Sala de prensa

 Vover al listado de Noticias Vover al listado de Noticias
15/10/2012
Corporación

Bederatzi euskal enpresek sortzen dute Dynamik Technological Alliance, bere eskaintza teknologi anizduna nazioartera zabaltzeko

Bultzakik, Elayk, Larrenok, Alzuaranek, Lebariok, Ingeinnovak, Inyectados Gabik, Microdecok eta Plaiberek, lehenengo helburu bezala, 2016. urtean, kalitate altuko multzoak ematea duen taldea sortu dute.

Dynamiken logotipoaDynamik Technological Alliance, bere arduradunek adierazten duten bezala, nazioarteko teknologia anizdun Talde hornitzailetzat dauka bere burua. Taldeak balio erantsi altuko produktuak garatuko ditu, eta, honela, bezeroen deslokalizazioak zein eskaera-eskaintzaren eremuan eman diren presioek eta kontzentrazioak eragindako erronkei aurre egin diezaieke modu eraginkorrean. Horretarako, Dynamikek enpresa guztien kokapen lehiakorra indartuko du, elkar lanean egindako jarduera-lerro berriak jorratuko ditu eta, sektore objektibo guztietan, eta fabrikazio-teknologia guztietan ezargarria izango den ingeniaritza gaitasun altua izango du.

Dynamik, bere bederatzi enpresen gaitasun teknologiaren bideratzeari esker, lehen mailako ekintzailea izango da. Bere enpresa guztiek manufaktura-esperientzia zabala daukate eta lehen mailako nazioarteko erreferentziak, automobilgintzako eremuan, batez ere.

Talde berria, urte honetako martxoan sortu da, bi urteko gogoeta estrategikoko aldi bat burutu ostean. Enpresa hauek osatzen dute: Bultzaki, Elay, Larreno, Alzuaran, Lebario, Ingeinnova, Inyectados Gabi, Microdeco eta Plaiber. Proiektuko arduradunek nabarmendu dutenez, Dynamik, energia berriztagarrietako, trenbideko edo aeronautikako sektoreetarako, eta bereiziki automobilgintzarako, eskaintza sofistikatuago eta integralagoa bultzatuko du. Zentzu honetan, enpresa berriaren negozio planak "2016rako, automobilgintzako sektoreari prestakuntza handiko multzoak ematea" aurreikusten du helburu bezala. Hain zuzen, horixe bera izan da, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren Compite programako laguntza izateko arrazoietako bat. Programa honen helburuetako bat da, euskal enpresen dimentsio baxuak eragiten dituen arazoen aurrean, industrien handitzeari bide ematea. Honela posible da, globalizazioaren arazoei eta fabrikatzaile handien kontratazio praktika berrietara moldatzea.

Dynamik Technological Alliance benetako itun estrategikoa da. Euskal sare ekonomiko eta industrialean inkardinatzen da eta bere ingurune sozialaren eta ingurumenaren hobekuntzan parte hartzen du. Zentzu honetan, bere modeloa, ahalmen teknologiko altuan eta urteetako esperientzia lehiakorrean eta kalitatezkoan oinarritzen da. Beraz, Talde berriak nazioarteko merkatuan eragingo du, gauzak ondo egiteko euskal enpresa-modelo horrek dakarren balio erantsiaz.

Plan estrategikoaren gogoeta eta diseinu prozesuak, nazioartekotzea eta berrikuntza bezalako gai estrategikoetara zabaldu du enpresen arteko elkarlana . Kontuan izan behar dugu, Dynamik-en elkartutako enpresek 120 milioi euroko salmenta dituztela, 1.100 langile dituztela (fabrikazioko 900 eta ingeniaritzako 200) eta hainbat filial dauzkatela Europan, Asian eta Amerikan. Berez, hartutako neurrien artean, esperientziak eta nazioarteko aktiboak partekatzeko erabakiak nabarmentzen dira. Horrek, bazkideen kanpokorako irteera erraztuko du. “Kanpoko instalazioak kanpokoan aprobetxatzeko akordiora iritsi gara. Adibidez, enpresa batek espazioa badauka bere filial mexikarrean, beste bazkide bati sarbidea emango lioke eta ekipamenduak partekatuko lituzkete". Horrela, nazioarteko kapitulua, bere jardueran zeregin nabarmena izango du. Izan ere, zentro logistikoak eraikitzeko eta, bere bezero nagusien hedapenari jarraitzeko, negozio atal berriak sortzeko asmoa dauka.

Aldi berean, Dynamiken kidetutako enpresek, zeregin bat esleitu diote Taldeari, prospekzio teknologikoa. Prospekzio honek, berezia jarriko du: gaitasun berriak sortzen eta bere kideen know-how-a beste negozio eremuetan dibertsifikatzen, arreta berezia jarriko du. Aipatutako azken honi dagokionez, Taldeak, enpresa bakoitzak beste ataletan izan dituzten esperientziak aprobetxatuko ditu. Honela, Dyanamik, ingeniaritza gaitasun handiaz, aurrekari lanak beteko lituzke, Mercedes, Airbus, CAF, Talgo, etab. bezalako talde handien azpikontratazio prozesuetan parte hartzerakoan, edo, aeronautika, eoffshore eolikoa edota itsasotik ateratako energiarekin lotutako proiektuetan. Horretarako bere gaitasunak baliatuko lituzke gai hauetan: ingeniaritza, mekanizatuak, galdaketa, konformatua, estanpazioa, enbutizioa, muntaketa, etab.; gainera, jardunean dauden programa hauen garapenari ekingo dio: lotze teknologien zabalkuntza laser soldadura bidez, azaleko akaberak eta beroko estanpazioa.

---------------------------------------------------------------------------------------------------

Compartir eta noticia en:

Facebook    Twitter


Síguenos en:

Facebook Facebook

Twitter Twitter

Youtube Youtube

Linkedin  Linked-in



INFORMACIÓN
E IMAGEN CORPORATIVA

:: Descargar Logotipo (ZIP)

:: Descargar catálogo en PDF

RESPONSABLE DE COMUNICACIÓN

Oskar Bañuelos
639 236 094
info@dynamikalliance.com